XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Moffatek iparralderago joatea azter zezala gomendatu zionez eta Moffat itzuli zain (hiru urte geroago etorri zen) aspertu zenez, iparralderako bidaia antolatu zuen.

Gainera asentatutako misiolarien artean eztabaida ideologikoak ugari ziren eta edozein berrikuntzaren kontra zeuden.

Kurumandik berrehun miliara, Limpopo ibaiaren iturburuetako Mabotsa ibarrean, tribu batekoekin lehen harremanak izan zituen.

Kuruman ingurukoen zurienganako mesfidantza eta etsaitasuna ezagutu ondoren, harritua geratu zen barneko tribuen adeitasun eta bakezaletasunaz.

Hala ere, bere lanak izango zituen oztopoez konturatu zen, bertako beltzentzat kristautasuna zurien ohitura bat gehiago zelako.

Behar adinako informazioa bazuela kontsideratu zuenean, Kurumana itzuli zen misioa eraikitzeko behar zena hartzera.

Londresa idatzi zuen, bere erara gauzak egiten utz ziezaioten:

Kurumanen ezin naiz geratu... Moffat jaunaren zain ezin naiz egon... hemen nago... oraindik misiolariak bisitatu gabeko tribuetan bertako irakasleak izan ditzaten lanean.